XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erregeak emanak, ainbat eta ainbat onura eta mesede.

XV`garren gizaldiaren aizkenetan jaio zan Iñigo.

Gizaldi orrek makiña bat burruka ikusi zitun: Oñaz eta Ganboa, Aide Nagusiak Erri-billen aurka eta Agramont Beaumont`en kontra.

Auek naparrak.

1451`an Aide Nagusiek desapio egiten diete gipuzkoar erri billeiri: Azkoiti, Azpeiti, Deba, Mutriku, Getari, Tolosa, Ordizia eta Segura`ri.

Auek Anaidi bat, Hermandade bat, sortu zuten elkarren artean beuroen erriak Aide Nagusien erasoetatik gordetzeko.

Burruka oiek dirala eta, sei urte beranduago, 1457`an apirillak 21, Enrike IV`garrenak Aide Nagusien torreak mozteko agindua eman zuan eta gaiñera Ximena errira, Andaluzian, baztartu zitun, mairuen aurka burrukatzera euren zaldun eta oiñezkoekin, eta beuroen kontura.

Lau urte iraun zuan dezterruak.

An ibilli zan Iñigo`ren aitaita Juan Perez de Loiola eta beronen aita zan Lope Garzia de Lazkano.

Ordukoa da Loiola torrearen mozketa.

Alaz ere, ez zuten Kastilla`ko Erregearen faborerik galdu, aurretik eurak eta euren aurrekoek berari eta beure aurrekoei egindako serbitzuengaitik.

Orrela Jaun Loiola`koak, Iñigoren aitaitak, bere seme Beltran`eri, Iñigo`ren aitari, Loiola`ko torrea jauregi biurturik eta azienda osoa utzi aal izan zion eragozpenik gabe.

Ordez, Beltran jauna an zebillen Granada`ko eraso-aldian, aizken garaipena lortuta, mairuak Afrika`ra bota zituzten arte.

Serbitzu oiek mesede berriak erakarri zituzten Loiola`ko torreari.

Kastilla`ko Erregearen agintzapean zebiltzan buru belarri loiolatar guztiak: Iñigo`ren bi anai zaarrenak Napoles`eko gerratean il ziran, irugarrena Indietan eta beste bat Hungria`n turkoen aurka burrukan.

Martin maiarazgoa, berriz, Naparroan Belate`ko artan frantsezeiri erasoka....

Odol ustutze aundiak Loiola`n; baiña, Loiola`ko odola aberatsa izaki: Iñigo zan etxean amairugarrena.

Bere aurretik amabi anai arreba zitun.

Mairu eta turkoen aurkako burruka aiek berealdiko giroa sortu zuten zaldun liburuentzat.

Zorioneko Libros de Caballería, Iñigo`k goxoaldian Loiola`n eskatu zitunak, mairuen aurkako burrukak zituzten gai.

Zortzireun urteko burruka eta gerra mairuak Afrika`ra bota arte; ondoren turkoek erasoka Europa`n.

Gizonak guda giroan sortu eta ezitzen ziran.

Iñigo`ren gaztaroan giro ori zeruraiño igota zegoan; ez da, ba, arritzeko Iñigo`k ere arma bidea aukeratzea.

Oiek asko ez dirala, Ameriketarako deia: urrea, zillarra eta aberastasunak ugari Indietako bideetan.

Abenturak, zer esanik ez.

Danak batera.

Ar-eman aundiak Kastilla`kin soldaduzka dala bide; (...).